Bidasoako lurretan, Euskal Kostaldeko mendiei so gozatzen dugu: Ibardinen, Lapurdiko kostaldetik gertu, Beran (Nafarroa). Ibardin auzoa itsas mailarekiko 350 metroko altuera duen gain batean kokatuta dago. Bertara Nafarroako aldetik, hau da, Beratik 5 bat kilometroko mendatea igota, edota Iparraldetik, Urruñatik 6,5 kilometrokoa igota hel daiteke.

Okalarre, Beratik igota Ibardina heldu baino metro gutxi batzuk lehenago dagoen bide batean dago. Kilometro inguruko asfaltozko bide erosotik begetazio hostotsuan barneratu eta segituan heltzen da Okalarre dagoen talaiara.

GPS datuak:

43.304798
-1.679727,17