bodas-eventos-okalarre
bodas-eventos-okalarre
bodas-eventos-okalarre

divider-ttikia

Paregabeko ezkontza

Ezkontzaren antolaketa-lanekin gozatzea berebizikoa da zure bizitzako egunik garrantzitsuenetakoa izango den horretan ere gozatu ahal izateko. Erromantikoa, tradizionala, berritzailea, vintagea, paperezko haize-errotatxoduna edo arrosa zuriduna, konbentzionala, koktel modukoa, Erdi Aroan girotua, ahaztezina, originala, alaia, haurrei tokia egingo diena, zibila, soila, sidekarrean edo zaldizkoa, karpaduna, maitagarria, udazken girokoa edo beroa, intimoa… zuk nahi bezalakoa, sentitzen duzun modukoa. Zure ezkontza nolakoa izatea nahi duzun zantzuren bat hartuta bazaude, bukaera arte eutsi eta egun ahaztezina izango da. Etorri eta kontaiguzu! Merezi dituzun maitasuna eta gogoa jarriko ditugu.

 

Okalarreren sukaldaritza zerbitzu zainduak, prestigio handiko catering bidez emandakoak, orotariko estiloak lantzen ditu: tradizionala, berritzailea, kontrasteduna… Horrela elaborazio pertsonalizatu eta zaindua eskaintzeko.

 

Ikusi hemen zure hurrengo urteurrena zetazkoa ala kristalezkoa den.