Denbora dezente igaro da enplegatzaile eta enpresariak lan eremutik kanpora eta giro atseginean egindako outdoor ekintzek lan-harremanak hobetzen dituztela konturatu zirela; izan ere, langileek euren arteko komunikazioa indartzeaz gain, beste testuingururen batean oharkabean pasako liratekeen gaitasunak garatzen dituzte. Bestela esanda, lan-talde motibatu eta baloratuak lan-errendimendu hobea du.

 

Ekintzak ez du zertan egun osoa iraun behar; Okalarren zure deialdia arrakastatsu gertatuko dela bermatzen dizugu, menu on baten inguruko bilerek beti dutelako harrera ona. Ez hori bakarrik, aurkezpenak, coaching-saioak, motibazio- edo lidergo-hitzaldiak, laneko inteligentzia emozionalaren lanketa… egiteko beharrezko azpiegitura eskain diezazukegu.

Enpresariarentzat oso positiboa da bildutakoak ezagutu eta haiek euren lanaren inguruan duten iritzia jakin ahal izateko edota langile berriei enpresaren erronkak helarazteko ekintza antolatzea.

 

Era berean, sailen arteko komunikazioa hobetzeko balio dute, zenbait ETE nahiz enpresa handietan ere bertako langileen arteko harremana soilik telefonoz edo posta elektronikoz gauzatzen baita.

 

Bestelako arrazoiak izan daitezke ere, halaber, langileak lorpenen batengatik saritzea edota proiektuarekin gehiago inbolukratzea bilatzea. Sarritan, helburua langilearen “fideltasuna” indartzea izaten da, gustura senti dadin eta laneko egituraren pieza garrantzitsua dela uler dezan.

 

Azkenik, sailen arteko harremanak beti sendotzen dira.

Bi hitzetan, beti badela zure langileekin Okalarre bezalako toki paregabe batean elkartu, eta erakutsitako konpromisoa eskertzeko aitzakiaren bat.