Ikuspegi liluragarriak, lasaitasun erabatekoa, aire garbia, terraza eta miradore ahaztezina dituen eraikin bakana...


Okalarrera etortzen bazara, natur inguru pribilegiatua duen tokiaz disfrutatu ahal izango duzu, zure gonbidatuek nekez ahaztuko dutena.

 

15 urteko esperientziak bermatzen duen proiektu honetan mugak zuk bakarrik jar ditzakezu. Hegarazi zure irudimena!

Aurrekontuak

Lehenik, gurera etorri eta zure ekitaldi hori ospatu eta antolatzeko duzun ideia edo irudia konta iezaguzu. Ondoren, data edota aurreikusita duzun gonbidatu kopurua, eta tartean haurrik izango ote den jakin behar dugu. Zure ospakizuna diseinatzerako orduan garrantzitsutzat jotzen duzun ezein detaile kontuan izango dugu, eta hala, elkarren artean pixkanaka doituz joango garen aurrekontua prestatuko dizugu!