Ospatzea merezi duten zenbat gauza zoragarri gertatzen ote zaizkie maite ditugun pertsonei?
Bada, asko: Mirenen ustekabeko ezkontza, urteurrenak, 20 urteren ondoren eskolako lagunak berriro elkartzeko edo zure lagunik onenaren soldata igoera ospatzeko festa pribatuak, gurasoen zilarrezko ezteiak, eta, nola ez, enpresako “gabonetako” bilerak edo, besterik gabe, lanekoak.
Ziur gaude Okalarre dela gertakari berezi horietako bat bedenik ospatzeko lekurik aproposena. Gure txokoaren pribatutasunak, berezitasunak eta lasaitasunak zure ospakizun hori arrakastatsu izatea bermatzen dizute.
Ospakizunak
Ezkontzak
Zure ezkontza nolakoa izatea nahi duzun zantzuren bat hartuta bazaude, bukaera arte eutsi eta egun ahaztezina izango da. Etorri eta kontaiguzu! Merezi dituzun maitasuna eta gogoa jarriko ditugu.
Festa pribatuak
Zure esku jarriko dugu nahi duzun hori nahi duzun bezala antolatu ahal izateko espazio funtzioanitza.
Jaunartzeak
Gure seme-alabek urduritasun handiz bizitzen duten eguna da, eta horregatik, gurean, Okalarren ospatzeak naturaz gozatzeko eta gure terraza edota jardin handian jolasteko abantaila ematen die, eguneko tentsio denak bertan ahaztu ahal izateko.